Kaixo! Amaia Estanga naiz; diziplina anitzeko sortzailea; artista eta diseinatzaile grinatsua. Komunikazioa esperientzia gisa eta norberaren adierazpen bat bezela ulertzen dut.


Amaia Estanga

Disziplina anitzeko diseinatzaile eta profesional sortzailea, London College of Printing-eko prestakuntza grafiko eta artistikoarekin eta hamar urteko bizitzarekin Londresko testuinguru kulturaniztun batean, non kultura bisualak eta aberasgarriak xurgatu nituen, nire berezko adierazpen bisualaren oinarri bihurtu zirenak. Unibertso hori guztia berriro lurreratu zen nire jaioterrian, eta Artelekun bizi izan nintzen urteetan nire unibertso artistiko osoa arakatu eta taxutu ahal izan nuen, ordutik proiektatzen eta ikertzen jarraitzen dudana.

Freelance gisa lan egiten dut, eta hainbat sektoretako agentzia, enpresa eta proiekturekin kolaboratzen dut, diseinutik hasi eta nazioko eta nazioarteko ekitaldien ekoizpeneraino. Proiektu bakoitzari energia, gogo eta benetako lotura ematen dizkiot, naturan, kaleetan eta eguneroko xehetasunetan aurkitzen dudan inspirazioa benetako ikusizko irtenbide bihurtuz. Beti erronka eta lankidetza berrietara irekita, ideiak, emozioak eta pertsonak batzen dituen zubi gisa ulertzen dut sormena.

WORKS

KONTZEPTUALIZAZIOA/ARTE-ZUZENDARITZA/DISEINU GRAFIKOA ETA EKOIZPENA/EKITALDIAK, ESPAZIOAK ETA ESZENOGRAFIA/EHUNGINTZAKO ETA ESTANPATUEN BILDUMA


Grafiko eta Diseinu Estudioa



Esperientzia emozional murgiltzaileak eraikitzen, non diseinu-elementuek mezua eta kontzeptua modu bisualean islatzen dituzten. Esentzia islatzen duten konposizio orekatuak, espazio eskuzabalak, elementu pertsonalizatuak, azentu delikatuak...

• Kontzeptualizazioa
• Art Direction
• Graphic Design & Production
• Events, Spaces & Scenery
• Textile & Print Collection

*Eskatu portfolio grafikoa.

Ohial bilduma

Nire marka

eta Estanpatu bilduma



Nire ehun-estanpazioak eta -sorkuntzak barru-barrutik diseinatuta daude, eta materia hizkuntza eta babesleku bihurtzen da bertan. Emozioak pizten dituzten diseinuak; barne-irudimenaren eta proiekzio sortzailearen arteko dantza-Gogora ekartzen eta laguntzen duten piezak dira; moldakorrak, pertsonalizatuak eta identitarioak.

• Inprimatutako diseinuak
• Ehunak metroka
• Pieza pertsonalizatuak
• Marken diseinua

*Eskatu lagin eta katalogoa.

Diseinu eta esperientzia dotoreak sortzea, pertsonengan oinarrituak, edertasuna, funtzionaltasuna eta nortasuna uztartzen dituztenak. Emozioak pizten dituzten diseinuak, Euskal Herrian eginak.


IRUDI BIZIAK

ELKARLANA eta Pertsonak

Taldean lan egitea eta esperientzia gogoangarriak eraikitzen gozatzen dut; ekitaldi, stand eta produkzio bisualetan, enpresentzat zein eskala desberdineko proiektuentzat. Nire ikuspegiak sormena, xehetasunarekiko arreta eta giza konexioa uztartzen ditu, lankidetza bakoitza arina, aberasgarria eta benetakoa izango dela bermatuz.

Asko gustatzen zait parte hartzea eta agertoki paregabeak sortzea partekatzeko eta elkarri eragiteko. Ekitaldiak, Pop-Ups, Tailerrak eta Catering presonalizatuak... edozein ideia berri.